ENPRESA KONPLIZEAK ETA GENOZIDIOAREKIN ETA OKUPAZIOAREKIN IRABAZIAK DITUZTENAK:
BARDEAKO POLIGONOA
Bardeako tiro-eremua Espainiako Estatuaren konplexu militarraren funtsezko zatia da, Palestinako genozidioarekin duen konplizitateari eusteko. Aireko espazioa Zaragozako base militarrari dagokio. Azken urtean, hortik 12 hegaldi baino gehiago bidali dira Tel Avivera, 900 tona material militar baino gehiagorekin. Bardeako zentro militarrean gerrak entseatzen dira "defentsaren" izenean, baina, egia esan, maniobra horiek okupazioa normalizatzen dute eta Palestinan milaka pertsona hiltzea ahalbidetzen dute.
Bardeako Komunitateak Defentsa Ministerioari alokatzen dio lurralde hori. Ministerio horrek, NATOko armadekin batera, gerra-materiala probatu eta bonbardaketa-taktikak entrenatzen ditu. Israel bere basakeria gauzatzeko armatzen duen aliantza kriminal bera. Gainera, gobernu honek gure zergekin finantzatzen du genozidioaren konplize den armamentu-industria.
Euskal Herriko eta Espainiako enpresek fabrikatutako osagai militar asko probatzen dira Bardean. Osagai horiek Israeli saldu eta palestinarren aurka erabiltzen dira. Horietako batzuk dira SENERek Bilbon fabrikatutako osagaiak eta zaintza-sistemak, droneek erabiltzen dituztenak gazatarren informazioa zaintzeko eta biltzeko; Maxamek Madrilen egindako detonagailuak, armada sionistak hiri-eremuetan erabilitako aireko eta artilleriako bonbak osatzen dituztenak; Pap Tecnos Israelgo Rafael enpresaren filial espainiarrak egindako Spike-LR koheteak; edo laser-gidaritza sistemak, Indrak egindakoak. Horiek guztiak poligono militar honetan probatzen dira, Biosfera Erreserbako parke naturalaren bihotzean.
Adierazi eta salatu nahi ditugu arduradun eta konplizeak, gure tokiko eremuan hori guztia gertatzea ahalbidetzen dutenak, hala nola, udal kongozatzaileak, Erronkari eta Zaraitzuko bi haranak eta Olibako Monasterioa, beren eskuak odolez zikintzen dituztenak eta urtean 14 milioi euro baino gehiago kobratzen dituztenak genozidio hau eta beste batzuk baimentzearen truke. Gogora dezagun 2028an amaitzen dela Defentsa Ministerioarekin gaur egun duen kontratua, eta dagoeneko martxan dagoela sare sozialetan luzapen horren aurkako kanpaina bat.

