ENPRESA KONPLIZEAK ETA GENOZIDIOAREKIN ETA OKUPAZIOAREKIN IRABAZIAK DITUZTENAK:
COMPAÑÍA AUXILIAR DE FERROCARRILES CAF
CAF enpresa multinazionala da, eta trenak, tranbiak eta autobusak egiten ditu. Beasainen du egoitza, Gipuzkoan. Bere langileek eta BDZ Euskal Herriak egindako ohartarazpenei jaramonik egin gabe, 2019an enpresak kontratu bat sinatu zuen Israelgo gobernuarekin JLR (Jerusalem Light Rail) tranbiaren linea gorri eta berdeak eraikitzeko, zabaltzeko eta kudeatzeko. Argi eta garbi legez kanpokoa da, Palestinako lurralde okupatuan lapurtutako lurraren gainean eraikitzeagatik.
JLR, gainera, Israelek Ekialdeko Jerusalem eta Mendebaldeko Jerusalem inguratzen dituzten koloniak errepideekin eta tren-lineekin lotzeko eta, horrela, auzo palestinarrak itotzeko eta bertako biztanleak kanporatzeko duen estrategiaren elementu garrantzitsua da.
CAFeko bazkidea Shapir eraikuntza enpresa israeldarra da. Enpresa hori Palestinako lurraldea legez kanpo okupatzen laguntzen duten enpresen NBEko zerrendan agertzen da. Francesca Albanese Nazio Batuen Erakundeko Palestinako giza eskubideen informatzaileak CAF sartu zuen Palestinako lurraldeak legez kanpo okupatzen laguntzen duten enpresei buruzko azken txostenean.
Veolia, Frantziako enpresa multinazionala, JLR garatzeko kontratua 2005etik zeukana, 2015ean guztiz atera zen proiektutik, BDS mugimenduak egindako nazioarteko presio-kanpaina batek behartuta.
CAFek EHn dituen ekoizpen zentroak Beasaingo eta Irungo fabrikak eta Nafarroako bi enpresa dira: Trenasa, Castejonen trenetarako piezak egiten dituena, eta Orbital, nagusiki Artikan sektore militar eta aeroespazialerako softwarea ekoizten duena.

